Azken urteetan galdua zegoen herrian Santa Ageda bezperan kantari ibiltzeko ohitura eta herritar batzuen ideiari jarraituz, berreskuratzeko ahalegina egingo da aurten. Beraz, igandean, otsailak 4, Ugartetik 9:00etan abiatuta, kantu eskean ibiliko gara bertsolarien eta makilen ezinbesteko laguntzaz. Bertan lortzen den dirua DBH-4 ko ikasleek egingo duten ikasbidaia diruz laguntzeko erabiliko da.

Nahi duen oro gonbidatuta dago kantu eskean laguntzera edo etxeko balkoietatik kantuez gozatzera.

EZ AHAZTU MAKILAK!

Oharra: gaur arratsaldeko 6:00etan ensaioa egingo da Kultur Etxeko aretoan.