Bihar irekiko da San Martingo etxola eta eremu hau jendearentzat atseginagoa egiteko helburuarekin, komunetan lan batzuk egin ditu Udalak. Alde batetik, paretak kolore argiago batez pintatu dira, eta bestetik, sentsore bidez funtzionatuko duen argiztapena jarri da martxan komunean. Gogoratu etxolaren inaugurazio ekitaldia bihar 19:00etan izango dela eta aurten ostiral eta larunbat iluntzeetan Argaia Goenako postua ere izango da hanburgesa, saltxitxa eta ogitartekoak eskainiz.