Amezketako Udalak San Martin parkean taberna gisa etxola bat jarri eta ustiatzeko baimena emateko deialdia zabaltzen du.
Hona hemen deialdiaren puntu nagusiak:
– Operazioaren berezitasunagatik, esleipena egiteko garaian, lehentasuna emango zaie gutxienez azken urte osoan zehar Amezketan erroldatuta dauden eta ostalaritzan esperientzia duten lehiatzaileei.
– Kontratuak 2021eko ekainaren 18tik 2021eko urriaren 31 bitarteko iraupena izango du.
– Eskaintzak Udalaren sarrera erregistro orokorrean eskuz aurkeztuko dira, bulego ordutegian (8:00etatik 15:00etara) 2021eko maiatzaren 31tik ekainaren 4 bitartean, biak barne.
– Lizitatzaileek gutunazal bat aurkeztu beharko dituzte itxita. Gutunazalean honako hau idatziko da: “SAN MARTIN PARKEKO ETXOLAREN KONTRATUA”.
Gutunazal bakoitzean proposamena izenpetzen duenaren izen-abizenak jarriko dira eta izenpetuta egongo da. Hona hemen gutunazalean aurkeztu beharreko agiriak:
- Lizitatzailearen nortasun-agiri nazionala.
- Oinarri hauen I. Eranskina ondo beteta.
- Agiri honetako 14. klausulako hizkuntza baldintzak betetzen direla ziurtatzeko agiriak edo euskararen maila egiaztatzeko elkarrizketa egin nahi duela jasotzen duen adierazpena.
- Ostalaritzan lizitatzaileak duen eskarmentua. Eskarmentu hau honela baloratuko da: ostalaritzan lan egindako hilabete bakoitzeko 0,05 puntu baloratuko da, gehieneko puntu mugarik gabe.
– Etxola jendearentzat irekita eta zerbitzua emateko moduan eduki beharko du:
- Derrigorrezko epea: 2021eko ekainak 18etik 2021eko irailak 26 arte.
- Borondatezko epea: 2021eko irailak 27tik 2021eko urriak 31 arte.
-Jendearentzako zerbitzu ordutegia: 11:00etatik 22:00etara bitartean. 23:00etarako dena jasota egon behar du.
– Aipatutako jarduera egiteko indarrean dagoen araudian baimendutako EDARIAK ETA JANARI ONTZIRATUAK SOILIK salduko dira instalazioan, eta ez bestelako produkturik.
-Aldi berean, San Martineko komuna, etxola ingurua eta parke eremua egunero txukun-txukun garbituta laga beharko da, esleipenaren jardueratik sortutako hondakinak bilduz.
Informazio gehiagorako, begiratu deialdian: