Bihar, maiatzak 9, arratsaldeko 17:30etan San Bartolome jaietan egingo den kuadrilla eguna antolatzeko bilera egingo da. Eguna ahalik eta borobilena ateratzeko, Amezketako kuadrilla guztien ekarpenak jaso nahi dira eta horretarako, kuadrilla bakoitzetik gutxienez ordezkari bat bertaratzea eskatzen da kultur etxeko areto nagusian egingo den bilerara.