Udaberri betean gauden honetan, udan ospatuko ditugun San Bartolome jaiak antolatzen hasteko garaia dugu. Denon artean jai herrikoi batzuk antolatzeko helburuarekin, aurten ere bilera irekiak egingo dira eta herritar guztiok izango dugu ekarpenak egiteko lekua. Lehen bilera hau ostegun honetan bertan izango da, apirilak 20, arratsaldeko 19:00etan kultur etxeko erabilera anitzeko geletan. Animatu parte hartzera!