Aurten ere, Amezketako udalak, Zumadi eskolarekin elkarlanean, hezkidetzarako esku-hartze integrala planteatu du Samurrak taldearen eskutik; sexu, genero eta kultur aniztasuna sustatzeko asmoz. Lanketa guztiona izango da, ikasle, irakasle eta herritarrena.
Ohar honen bidez, Samurrak elkarteak herri mailan gai hauen inguruan ager daitezken gatazkak bideratzeko oinarriak garatu asmoz emango dituen saioetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Aurtengoan, eskolan ikasle eta irakasleekin egingo dituzten saioez gain, Gaztelekuan, Gaztetaldekoekin eta guraso eta herritar guztientzat saioak izango dira.
“Pornografia asko ikustea txarra da?”
“Zergatik ateratzen da odola alutik?”
“Zenbat identitate daude LGTBIQ+ sigletan?
“Nire alabak asko ukitzen ditu genitalak”
Animatu saio interesgarri hauetan parte hartzera!