Herrian bizi diren Sahararrek eskeinita, bideo emanaldia eta solasaldirako aukera izango dira datorren astelehenean, arratsaldeko 6etan, Pernando Amezketarra Kultur Etxean.

Saharan biztanleek bizi duten egoera kezkagarria izango du ardatz asteleheneko saioak, izan ere, 1975 urtea inguruan Espainiak, Sahara Maroko eta Mauritaniaren esku utzi zuen; sahararrek berriz Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zuten. Gatazkak gaur oraindik bere horretan dirau.