Urtebete igaro da Pello Zabala Gunea inauguratu genuenetik eta geroz Agurtzane Garmendiak lan franko egin du txoko hau hain polit mantentzen eta gure herriko historia, tradizio zein kultura indartzen eta zabaltzen. 400 bisitaritik gora izan ditugu urte honetan zehar hainbat eskoletatik, euskaltegietatik, jubilatu elkarteetatik… familia ugari ere izan ditugu bertan egunpasa politak egiten eta 3 ezkontza ere ospatu dira gunean. Hau ospatzeko, igande honetan ekitalditxo bat prestatu dugu eta gonbidatuta zaudete guztiok!