Amezketa historia, tradizio, kultur eta natur ondare handiko herria da. Udalak ondare guzti honen bilketa egin eta Pello Zabala gunea inauguratu zuenetik pasa dira dagoeneko bi hilabete. Turismoaren bidez Amezketaren balio hauek guztiak ezagutzera eman nahi ditugu, eta horretarako, egunpasa polit bat egin eta bertako lehen sektoreko produktuak erosi edota bertako jatetxeetan Amezketako gastronomiaz disfrutatu ahal izateko aukera eskaini nahi dugu eskaintza berezi batekin:

LARUNBATETAN, 18:00ETAN:

  • TALO TAILERRA (uztailak 2, 16, 30 eta abuztuak 13,27): Artaburu batetik hasi eta talo batean bukatzerainoko prozesu guztia egiteko aukera emango duen tailerra. Amezketako baserritarren produktuekin betetako taloak janez bukatuko dugu.

Prezioa:     Haurrak (8 urtetik behera) 3 €

Helduak 6 €

Gidariaren kostua 60€

Izen ematea: 657 37 01 56 telefonoan

 

  • ARGI EZKUTUAREN BILA BISITA GIDATUA (uztailak 9, 23 eta abuztuak 6, 20): Aralarko trikuharrietatik hasi eta argizaioletaraino Euskal kulturan izan diren ohituren inguruko azalpena eta Amezketako argizaiola ezagunak ikusi eta hauen inguruko errituak ezagutzeko bisita gidatua. Bisitaren hasieran Amezketako baserritarren produktuak dastatzeko aukera ere eskainiko da.

Prezioa:     Pertsonako 3 €

Gidariaren kostua 60 €

Izen ematea: 657 37 01 56 telefonoan

 UZTAIL ETA ABUZTUKO IGANDEETAN, 12:00ETAN:

  • Amezketako eta Aralarko natur eta kultur ondareareari buruzko interpretazio zentroan bisita librea. Amezketako baserritarren produktuak erosteko eta dastatzeko aukera ere izango da.

Prezioa: 3€

Amezketako lehen sektoreko produktuekin egindako pintxoa eta edaria: 2€