Igandean inauguratu zen Pello Zabala gunea,  eta datorren igandetik aurrera irekita egongo da eguerdiko 12:00etatik 14:00etara, eta bertako produktuak erosi eta errota ikusteaz gain, baserritarren produktuekin osatutako pintxopotea egingo da Pello Zabala gunean eta Txindoki jatetxean.

Talo tailerrak, argizaiolen bisita gidatuak edota baserritarren produktuekin sukaldaritza tailerrak ere eskainiko ditugu denborarekin, baina udalak herritarroek gune hau gurea sentitzea nahi du, eta gune hau toki bizi bat izatea, beraz, herritarren proposamenak eta ideiak gustura jasoko ditugu.

Igandean, 12:00etan, bertan itxarongo zaituztegu!