Egunero hainbat eta hainbat kamioi etortzen dira gure herriko Aralar papertegira, eta hauetako batzuk bidegurutze okerra hartu eta herrigunera sartzen dira, bertan atera ezinik geratu eta arazo handiak sortzen dituztelarik. Egoera hau kamioilarien GPS sistemaren akatsak eragiten du neurri handi batean, baina baita errepidean zegoen seinalearen egoera txarrak ere.

Herriaren atzekaldetik igarotzen den errepidea Foru Aldundiarena izanik, eta arazoak sortzen dituzten kamioiak papertegikoak izanik, biekin harremanak izan ditugu azken hilabeteetan arazoari irtenbide bat emateko helburuarekin. Bai Foru Aldundiaren eta bai papertegiaren partetik aldaketak egiteko borondate falta ikusi ondoren, Udalak gestionatu, ordaindu eta egin du seinalearen aldaketa azkenean. Orain, denbora batez aztertu beharko dugu ea arazoa zein neurritaraino hobetzen laguntzen duen seinale berriak, eta ea aldaketa gehiago egiten jarraitzea beharrezkoa den.