Aurten ere San Martingo Etxola martxan izango da, eta zerbitzuaz gozatzeko aukera izango dugu; aurtengoan, Eire Vilaren eta Jokin Artolaren ardurapean. Azken prestaketa lanetan ari dira, eta ostiral honetan, ekainaren 9an irekiko da. Eguerdiko 12etatik aurrera irekita izango da etxola, baina arratsaldeko 19:00etan izango da inaugurazio ekitaldia. Etxolan eskainiko diren edariez gain, mokadutxo batzuk jateko aukera ere egongo da.
Animatu eta gerturatu zaitezte!