Aurreko ostiralean jokatu ziren Amezketa eta Oñatiren arteko itzuliko partidak. Amezketako ordezkaritzak jokatu ziren 3 partidak irabazi zituen, beraz, aurrera jarraitzen du Amezketak herriarteko txapelketan. Ostiraleko partidak aprobetxatu zituen herriak hainbeste urtez herriartekoan Amezketa ordezkatu duen Ibai Beloki omenaldi bat eginez eskertzeko .

Herriarteko hurrengo arerioa Azpeitia izango da Amezketarentzat eta ostiral honetan jokatuko dira lehen 3 partidak Amezketan bertan. Bertaratu eta herritarrak animatu!

Kadete mailan: Oihan Fresneda eta Ametz Gorostidi.

Jubenil mailan: Beñat Gorostidi eta Ugaitz Mujika.

Nagusien mailan: Eneko Gorostidi eta Ibai Beloki.