Ostiralean, ekainak 25, eta gaueko 10etan Altuna III.ak ASPE eta Baiko pilotariekin batera parte hartuko du Nafarroako lau t ‘erdiko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketan, Peio Etxeberria eta Darioren artean.

 

Jaialdi hau iragarri denetik, herritarrak eta Amezketa konpokoak deika ari dira Udalera sarrerak erosteko baina ASPEtik ohartarazi dute sarrerak internet bidez eskuratu behar direla, http://www.entradasfronton.com

webgunearen bidez. Sarrerak hurrengo orduetan eskuragarri izango dira.