Amezketan haur txikiak dituztenen ohiko eskaria izan da parke txikia estaltzeko, izan ere, euria egiten duenean ez du aterperik, eta eguzkiak jotzen duenean ez du ia itzalik eta oso beroa da. Duela hilabete batzuk bilera bat deitu genuen Beltzaren Plaza ondoko parke txikia estaltzeko proiektua aurkeztu eta herritarren, baina batez ere haur txikien gurasoen ekarpenak jaso eta proiektua hobetzeko. Bitartean, proiektua onartu eta lanak esleitu ditugu eta dagoeneko dena prest dago lanak hasteko. Lan hauekin, parkea estaltzeaz gain, berdegunean egurrezko hesi bat jarriko da haurrak errepidera ateratzea oztopatzeko. Gainera, argiteria berria ere jarriko da estalki azpia argiztatzeko, eta parkeko elementu guztiak ondo estaltzeko lekuz mugitu beharra daudenez, zorua ere berritu beharko da. Lanak ostegun honetan hastea aurreikusten da eta bi hilabete irautea aurreikusten da.