ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenaren zazpigarren edizioa egingo dute. Uztailak 8 eta 9an Gipuzkoa eta Bizkaiko 30 baserritarrek euren baserrietako ateak zabalduko dituzte ukuiluak, baratzeak eta landaguneak ezagutzera emateko. Familian edo lagunartean egin daitezke bisitak, eta tartean da Amezketako Zuzitza baserria. Txerriak eta behi pirenaikoak dituzte, eta uztailaren 8an izango da bisita.

 

Duela 8 urte, 2014an, ENBA nekazaritza-erakundeak, baserriaren eta hiri-munduaren artean zubiak eraikitzeko asmoz, ONGI ETORRI BASERRIRA! ate irekien lehen jardunaldia bultzatu zuen, 8 baserriren ateak parez pare irekiz, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremanak estutzeko. Oraingoan, jada, 30 baserri bisita daitezke eta bertako bizimodua eta lanak ikusteko eta ikasteko aukeraz gozatu.

 

Bisitan parte hartzeko, izen ematea ekimenaren webgunearen bidez egin behar da: https://ongietorribaserrira.com

 

Informazio gehiago Facebook-en ere aurki daiteke: https://www.facebook.com/ongietorribaserrira/