Gipuzkoako Odol Emaileak elkartearen eskutik, asteazken honetan, irailak 16, odol ateratzeak izango dira Amezketan:

 

Odol ematea Kultur Etxeko 1. solairuko Jubilatuen Txokoan izango da, arratsaldeko 18.30 – 20.30 bitarean eta aglomerazioak saihesteko, eta ekainean bezalaxe, Gipuzkoako Odol Emaileen elkartetik 9:30etatik 13:30etara ohiko emaileei email edo sms bat bidaliko zaie hitzordua hartzea nahi bada.

 

Ohiko odol emaileak ez diren amezketarrek ere aukera izango dute odola emateko eta horretaraako hitzordua har dezakete  hurrengo telefono zenbakira deituta: 943007888.