Amezketako Udalak, aurten ere nerabeentzako UDAKO ESKAINTZA antolatzea erabaki du. Izena emateko epea EKAINAREN 14-era arte izango da (beti kontuan hartu dirua ere izen ematearekin batera ekarri beharko dela), eta ez da onartuko epez kanpoko inskripziorik.
Izena eman ahal izateko, behean agentzen den link-a klikatu eta bertan agertzen den inskripzio-fitxa betetzea nahikoa da. Behin fitxa behar den bezala beteta, diruarekin batera, gaztelekuan bertan entregatu beharko da.
Azkenik, esan behar da egun hauetan gurasoei sor dakieken edozein zalantza argitzeko, Gazteriako telefono honetara dei daitekela: 688 711 675.