Baserritar hori,

 

Aurtengo nekazal makineriaren ikuskapen teknikoa (ITV: inspección técnica de vehículos deritzana) ondorengo toki eta datetan egingo dela jakinarazi nahi dizugu.

 

Puntu hauetan ikuskapen unitate mobila egongo da eta bertako zein inguruko herrietako baserritarrentzat ere bada. Denentzat aukera egon dadin, gertuen duzun puntura jotzea gomendatzen zaizu.

 

Txanda eskatzeko Irungo ITV-ra deitu behar duzu: 943626300 tlf zenbakira. Ordainketa ikuskapenaren egunean bertan izango da, esku dirutan. Nekazal makineriarentzako bakarrik izango da eta makineri bakoitzeko prezioa 41,88 euro izango da.

 

Besterik gabe, zuen intereseko izango delakoan, agur t’erdi.