Mondeju eta Ardo Azoka ospatu aurretik, irailaren 29an, igandea, Amezketan mondejuak egiten ikasteko tailerra antolatu da, Pello Zabala Gunean. Bertan, gure arbasoen jakitea bertatik bertara ezagutzeko eta mondejuak egiteko pausoak ikasteko aukera izango da. Agurtzane Garmendiak eta Rosi Goñik gidatuko dute tailerra, esperientzia eta tradizioa partekatuz.

Tailerra 12:00etatik 14:00etara izango da, eta gehienez 25 lagunentzako edukiera izango du (dohainik). Parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa da eta 657370156 zenbakira deituta egin daiteke. Hitzordua ezin hobea da, tradizio honek ezagutzen ez duen jendeari mondejuaren sekretuak erakusteko.

Ez galdu aukera Amezketako altxor gastronomikoaren jatorria eta prestaketa ezagutzeko!