EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA SAILAK ELIBURUTEGIA LIBURUAK ETA FILMAK MAILEGATZEKO PLATAFORMARAKO SARBIDEA ERRAZTEN DU

 

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak aldi baterako prestatu du liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbide elektronikoa, herritar guztiak eLiburutegira hurbil daitezen. ELiburutegian sartzeko pasahitzik ez duten Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkideek helbide horren bidez eskatu ahal izango dute edo udal liburutegira deituta edo idatzita. Era berean, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko ezein liburutegitako bazkide ez diren pertsonek aukera izango dute helbide horren bidez bazkide egiteko eta, ondorioz, eLiburutegian sartzeko.

 

Eliburutegia.euskadi.eus helbidean sartuta, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako bazkideek 20.000 liburu digital eta 15.000 film baino gehiagoko katalogo bat eskuratu ahal izango dituzte. Ordenagailu, tablet edo eBook bidez irakur daitezke liburuak.

 

Plataformaren helbidea www.eliburutegia.euskadi.eus da, eta bertan, ondorengo pausoak eman daitezke:

  • -zuzenean tituloa edo egileagatik bilatu edo bestela “katalogoa” aukeran sartu.
  • -liburua aurkitutakoan, liburua klikatu.
  • – “nahi dut”  sakatu.
  • Hemen, Erabiltzailea eta Pasahitz bat eskatuko dizkigu (erabiltzailea; liburutegiko txartelaren zenbakia da eta pasahitza; liburutegian alta emandako orri txurian agertzen diren 4 zenbakiak).
  • -Erabiltzailea eta pasahitza sartu ondoren, 2 aukera azalduko zaizkigu; Deskargatu eta on-line irakurri.
  • – Deskargatu aukeratzen badugu “laguntza” aukeran klikatu eta “epub deskargatu aukeratu”.

 

Gogoratu aldiko hiru liburu daudela jeistea batera, mailegua 21 egunerako dela eta 21. egunean automatikoki kentzen dela, 5 egun falta direla gogoratzeko mezu bat bidaltzen hasiko da. Modu berean film-ak ere badaude jeistea, hauek 2 egunetarako dira.

 

Goian esan bezala, bazkide direnak eta gakoa ahaztuta badute goian agertzen den helbidera idatzi dezakete, edo bestela udal librutegira ere dei edo idatzi dezakete, arratsaldeko 5.30ak 7.30ak bitartean (Tel: 943 653628, Emaila:liburutegia@amezketa.eus) eta kanal hauen bitartez erantzungo da.

 

Azkenik, Atariako ondorengo esteka ere jartzen da, eta bertan euskarazko baliabideen zerrenda aurki daiteke: https://ataria.eus/komunitatea/uema/1584390652312-etxean-goxo-egoteko-euskarazko-baliabideen-zerrenda