KAIXO!

Urte berri honetan, Amezketako udala eta Amezketako Gaztelekua haurrentzat zer egin pentsatzen hasi gara, eta “Mendiak eta herriak” elkarteak ideia bat luzatu digu Tolosaldeko hiru herriak batera burutzeko, hain zuzen ere, Altzo, Lizartza eta Amezketa.

6-11 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako proiektu bat da. Ardatz nagusiak, haurren mendiarekiko sentsibilitatea eta prestakuntza bultzatzea da.

4 irteeratan, hilabetean behin inguruko gune ezberdinetan mendi jarduerak eginez:

1. Martxoak 06, larunbata : eskalada rokodromoan
2.Apirilak 10, larunbata: orientazioa
3.Maiatzak 8, larunbata: mendi irteera
4.Ekainak 5, larunbata: eskalada harkaitzean

Lehen ekintza, larunbat honetan daukagu, eskalada rokodromoan.

Ordutegia: 10:00-14:00

Tokia: Altzo, Asteasu edo Zazpi iturri ( honen aukeraketa, LABIK adierazitako neurri berrien arabera eta eguraldiaren arabera izango da ).

Izen emateko azken eguna: martxoak 3, asteazkena da, 688 71 16 75 telefonoan.