Hauteskundeak daudenean ohikoa denez, hautesle errolda erakusgai jartzen da Udaletxeko bulegoan, edozein herritarrek konproba dezan Amezketan bozka emateko eskubidea duela.
Horrela, 2020ko uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeetarako hautesle-zerrendak jendaurrean izango dira ikusgai maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitartean, biak barne, interesa dutenek ikusi, eta hala badagokio, erreklamazioak egin ditzaten.