Jakingo duzunez, Euskadik Frantziako Tourraren irteera hartuko du aurten, Olinpiar Jokoekin eta Munduko Futbol Txapelketarekin batera munduko kirolaren arloko ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat. Zalantzarik gabe, Euskal Herrian inoiz antolatu den ekitaldirik handiena izango da, eta gure Herria munduari erakusteko aukera paregabea izango da.

 

Jardunaldiak milaka pertsona eta ibilgailu mobilizatuko ditu uztailaren 1ean, 2an eta 3an eta Amezketatik Tourra uztailaren 2an, igandean, pasako da. Horrek afekzio nabarmenak eragingo ditu pertsonen, ibilgailuen eta merkantzien mugikortasunean. Hiru etapa horietan zehar, lasterketak euskaldunen aisialdi eta jarduera profesionaletan eragina izango du, txirrindulariak ehun bat udalerritan ibiliko direla kontuan hartuta.

 

Trafikoaren gaineko eragin orokorrak hiru egun horietako 08:00etatik 18:00etara luzatuko dira gutxienez, lasterketa igarotzen den tokietatik eta beren inguruneetatik. Amezketako udalerriari dagokionez, zehazki, eragin zehatzak eguerdiko 11:30 – 12:00 aldera hasiko da errepidearen itxierarekin, eta arratsaldeko 16:00 – 16:30 arte, gutxienez, ez da zabalduko. Horregatik, herritarrei eta enpresei eskatzen zaie behar besteko aurrerapenaz antola ditzatela egun horietan egingo dituzten joan-etorriak eta jarduerak. Gomendio orokor gisa, uztailaren 1, 2 eta 3an garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.

 

Halaber, Le Grand Départ webgune ofizialean (http://www.letour.euskadi.eus) Frantziako Tourrak mugikortasunari nola eragingo dion erakusten duen gida praktikoa kontsulta daiteke, baita erabilgarri dauden aukerak ere. Hona hemen gidaren laburpen bat: Gida laburpena

 

Nahitaez ibilgailu pribatuan mugitu behar dutenek, Waze  aplikazioan trafikoaren egoeraren inguruko informazioa izango dute, denbora errealean. Egun horietan egongo diren mozketak eta ibilbide alternatiboak aurkituko dituzte. Errepideen egoera Trafikoko webgunean ere kontsultatu ahal izango da.