Toloaldea auzoko bizilagunek eskatuta, auzolana antolatu da datorren larunbaterako. Zubillaga auzoko aparkalekuan elkartuko gara eta taldeetan banatuta ubideen garbiketa, eta orokorrean bideen garbiketa eta txukunketa egingo dugu.

DATA: URTARRILAK 13

ORDUA: 8:00

TOKIA: ZUBILLAGA auzoko aparkalekuan

Ahal duenak pala, erratza edo atxurra ekartzea komeni da. Parte-hartzaileentzat hamaiketakoa izango da.