Larunbatean ospatu zen Amezketako lehenengo Mondeju eta Ardo Azoka eta jende ugari hurbildu zen bertara.
Denetik izan zen bertan: 11 mondeju ezberdin, ardi gisatua, gazta, haurrentzat jolasak, mondeju tailerra, 7 upategitako ardo eta sagardoak, mondejugileei omenaldia…
Hemen ikus dezakezue azokaren laburpen bideoa: Mondeju & ardo azoka 2023
Azokak eman zuena ikusita, balorazio bat egin eta berriro egiten bada kontuan hartzeko puntuez hitz egiteko bilera egingo dugu bihar, asteartea, arratsaldeko 6etan kultur etxean.