Hiru hilabete itxita egon ondoren, gaurtik aurrera zabalik daude berriro denontzat Larrunarri, Altuna Anaiak eta Ugarteko pilotalekuak.

 

Larrunarri pilotalekuari dagokionez, batetik, azken asteetan pilotalekuko teilatuan zenbait konponketa egin ondoren (eta azken ikuituen faltan), eta bestetik, udal alguazilek egunotan pilotalekuaren garbiketa egin ostean, pilotalekuaren barruan egon daiteke eta jolastu.

 

Baina larrialdi egoera dela eta, oso garrantzitsua da 3 arau jarraitzea, III. Faseko legedian jasota dagoena:

  1.  Pilotalekuaren aforo edo edukiera %50ean bete daiteke. Zorionez, pilotalekua haundia denez, ez da arazorik izango hori betetzen.
  2.  Gehienez ere hogei pertsonako taldeetan egin ahal izango da kirol-jarduera.
  3.  Ahal den neurrian eta egiten den kirolak hori posible egiten badu, bi metroko segurtasun-tartea mantendu beharko da.

 

Ziur aski, egiten duen eguraldi euritsua dela eta, umeek erabiliko dituzte pilotalekuak eta gurasoak zaintzan eta solasean egongo direla. Hori horrela bada, gogoratu 2 metrotako distantzia baino gutxiago badute guraso eta zaintzaileek, musukoa edo maskara erabili behar dutela.

 

Udaletik azken hilabeteetan esan izan den bezalaxe, arauak errespetatzea denen onerako eta osasunerako da. Oraindik birusa ez dago menperatuta eta brote eta agerraldiak sortzen dira noizbehinka gure lurraldean, beraz adi eta zuhur jokatu behar da.