Beste urte batez, Larrondon desbroze lanak egin dira aste honetan zehar. Laugarren urtez, Gipùzkoako Foru Aldundiko Goilarre programaren baitan dihardugu mendietako larre publikoak hobetzeko lanetan. Azken urteetan ur deposituak eta askak jarrita, ganadua gune horietan gehiago egotea eta inguruetan almitza gutxitu eta belardien egoera hobetzea lortu da. Beste gune batzuetan berriz, desbrozaketen bidez ari gara belardien egoera hobetzeko lanak egiten.