ldatzi honen bidez jakinarazten da, Larrondon behiak, zaldiak, behorrak, ahuntzak eta ardiak larreratzeko epea 2020ko maiatzaren 1ean ireki eta 2021ko martxoaren 31an amaituko dela.

 

Behorrak larreratzeko epea Pilarika egunean irekiko da, Urriaren 12an, eta 2021ko martxoaren 31ean amaitu.

 

lzena ematea Udaletxeko bulegoan egin behar da (ardi eta ahuntz bakoitzeko 1 €, eta behiak nahiz behorrak 10 € buruko), ABENDUAREN 30a baino lehen (Foru Aldundiak horrela eskatzen du, larratzeko eskaeren jakinarazpenak abenduaren 31 baino lehen egiteko, eskatzaileek dirulaguntza jasotzeko eskubiderik ez galtzeko).

 

Deialdi hau ganaduzale guztiei eta baita ere udazkenean ganaduak botatzen dituzten ganaduzaleei egina dago. Garbi gogorarazi eta jakinarazi nahi da nahiz eta ganadua udazkenean larreratu, Udaletxean apuntea orain eman behar dela ordainketarekin batera. Neurri honi jarraipen zehatza egingo zaio eta agindu hau betetzen ez bada Amezketako Udalak bere neurriak hartuko ditu:

 

– Larrondora ez ganadurik botatzeko Enirio-Aralarko larreetara bota aurretik baizik eta Enirio-Aralarko larreetara zuzenean botatzeko.

 

– Mesedez eskatzen zaizue landatuta dagoen landare gaztea eta itxiturak errespetatzeko, landareengan kalterik sortu ez dadin.