2023an Larrondon egin beharreko lanez hitz egin zen larre publikoen erabiltzaileekin egin zen azken bileran. Lan hauetako bat bertako uraren gestioan hobekuntzak egitea zen, eta Foru Aldundia eta Udala lan hauek diseinatzen aritu dira azken asteetan. Lanei ekin aurretik, bertako erabiltzaileekin bilera bat egin nahi da lanen nondik norakoak aurkezteko. Bilera datorren ostegunean izango da, abuztuak 3, arratsaldeko 19:00etan kultur etxeko areto nagusian.