Horrelako jokaerak iraganeko kontuak zirela uste bagenuen ere, duela bi aste zabor isurketa bat agertu zen Larrondoko bidea hasten den gunean. Udalak Foru Aldundiko basozaintza zerbitzuak jakinaren gainean jarri zituen eta egin beharreko txostenen ondoren, isurketaren erantzulearekin eman da eta botatakoa kenduarazi zaio. Horrelako jarrerak onartezinak dira eta aurrerantzean ere adi egongo gara.