Atzo hasi zen Korrikaren 22. edizioa, eta Amezketatik pasako ez bada ere, Amezketako Udalak erosi du bere kilometroa. Alegia eta Altzo artean izango da eta apirilaren 8an pasako da 21:45 inguruan. Honez gain, herrian bertan ere korrika eguna antolatu da eta korrika txikia, merienda, barrikotea… izango dira!