Ostiralerako aurreikusita bazegoen ere, azkenean KOBAZULOAK ETA ZABORRA dokumentalaren emanaldia ostegunean egingo da:

Aralarpean bizi garen herriok altxor handi bat daukagu: lur-azpiko urak.

Milaka urtetan zehar urak Aralarri gaur egun daukan forma eman dio, hainbat eta hainbat kobazulo sortuz, eta hauetatik Aralar azpia urez betetzen da.

Depositu natural baten funtzioa betetzen du beraz Aralarrek, urte guztian guri hainbat iturburutatik ura emanez.

Aralarko kobazulo hauek garbi mantentzeak berebiziko garrantzia du beraz, eta garrantzi honetaz jabetzeko “KOBAZULOAK ETA ZABORRA, lur azpian ezkutatu ezin daitekeen errealitatea” dokumentalaren emanaldia egingo da ostegun honetan, urriak 26, arratsaldeko 19:00etan kultur etxeko areto nagusian Buruntzunzin Mendi Elkarteak antolatuta.

Dokumentalaren ondoren solasaldia izango da Eneko Agirre biologoarekin.