Hurrengo egunetan Tolosaldeako Mankomunitateak kafe kapsulen hondakinen gaikako bilketa zerbitzu berria ezartzera doa eta kafe kapsulez birziklatutako eta egindako edukiontzi berriak jarriko ditu (olio bilketaren edukiontziaren aldamenean).

 

Kafea munduan gehien kontsumitzen den produktuen artean aurkitzen da. Urteen poderioz kontsumitzeko formatua aldatzen joan da, baina ez beti era jasangarrian. Denok ezagutzen ditugu gaur egun modan dauden kafe kapsulak. Hauek kontsumitzean bertakoa ez den produktua kontsumitzeaz gain, honek dakarren aztarna hidrikoarekin batera, saihestu dezakegun hondakin bat sortzen ari gara.

 

Sortzen den hondakina plastikozko edo aluminiozko ontzia eta kafe-hondarra  da. Orokorrean bi hondakin hauek batera deuseztatzeko ohitura dago, kafe-hondarrak edukiontzi marroira eta kapsulak edukiontzi horira bota beharrean. Honek birziklatzeko zailtasunak dakartza berarekin. Beste hondakinetatik at jasotzen baditugu, bai kafe-hondarrak baita ontzia, beste produktu batzuk egiteko erabiliko genituzke, produktuari hain garrantzitsua den zirkularitate izaera emanez. Honetan datza Tolosaldeko Mankomunitateko kanpaina eta helburua, aipatutako hondakin hauek %100ean birziklatzea da. Baina horretarako lehen pausoa hondakin hauek beste guztietatik banatuta egotea izango litzateke.

 

Egokia da birziklapenaren aldeko ekimen berri hau aurrerapauso eta amezketarrak animatzen ditugu ontzi hauetan kafe-kapsulak uztera. Amezketarrek, azken urteotan, asko birziklatzen dute eta dinamika horretan jarraitzera animatzen ditugu. Helburua Tolosaldean lehenengo urtean 25.000 kilo biltzea izango litzateke, eta bigarrengoan 30.000 kilo; hau da, 1.750.000 eta 2.100.000 kapsula, hurrenez hurren.

 

Kafe-hondarretatik lortzen da…
– Landareak edo perretxikoak hazteko kafe-hondarren substratua.
– Hazi-bolak: ernetzeko prest dauden haziekin nahastutako substratua.
– Konbustiorako briketak eta pelleta.

 

Bestetik, kapsula birrinduetatik, galautsa lortzen da elementu ezberdinak lortzeko. Adibidez:
– 1.250 kapsulaz egindako paperontziak.
– 50 kapsulaz egindako kuboak.
– 6.000 kapsulaz egindako konpostagailuak.
– Edukiontziak, hesiak eta hiri-altzariak egiteko listoiak

 

Hona hemen etxeetan banatuko den eskuorria: Kafe-kapsulak