2020ko martxotik itxita egon ondoren, astelehenetik aurrera Amezketako jubilatuen txokoa martxan izango da berriro. Aurretik parte hartzen zuten erabiltzaileekin antolatu da dagoeneko astelehenetik aurrera jarraituko den funtzionamendua, baina orain arte parte hartzen ez zuten herritarrek ere lasai asko parte hartzeko informazioa eskatu dezakete 943 65 31 89 telefonora deituta.