Amezketako Irakurle Taldeak hirugarren saioa izango du datorren martxoaren 28an. Hirugarren saio horretan Joseba Sarrionandia idazle ezaguna izango da Amezketako tertulian bertan, eta “Munduari bira eman zion ontzia” Elkanoren mundu bira aztertzen duen liburua landuko dute.

Arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira Amezketako Kultur Etxean, eta jana eta edana izango dira saio guztietan bezala.

Amezketako Irakurle Taldeak bertaratzeko gonbita egiten die bertaratu nahi duten guztiei, jakina baita Sarrionandiak jende asko erakartzen duela. Nahiz eta hizketa-gaia iurretar idazlearen azken liburua izan, liburu hori irakurri gabe dutenei ere lasai bertaratzeko deia luzatu dute taldetik bertatik.