Ekainaren 1ean, jokatuko du Jokin Altunak buruz buruko bere seigarren finala Iñaki Artola aurrez aurre duela. Udalak autobusak antolatu ditu finala ikustera joateko eta asteazkena, maiatzak 28 izango da izena emateko azken eguna.

Herriko tabernetan daude zerrendak. Autobus bat goizeko 10:00etan aterako da Beartzanako aparkalekutik eta bestea arratsaldeko 15:00etan leku beretik. Goizeko autobuserako, 25 pertsona baina gutxiago apuntatzen badira, ez da autobusa irtengo.

Finala amaitutakoan abiatuko dira bi autobusak Amezketaruntz.

5€ ordaindu beharko da pertsonako autobusera igotzerakoan eta juxtu eramaten saiatzea eskatzen da.