Bi hilabete pasatxoko lanen ondoren, prest dago Beltzaren Plazaren ondoko parke berritua. Hobekuntza nabarmenena herriko haur eta gurasoak euritik eta eguzkitik babestuko dituen estalkia da dudarik gabe. Egurrezko egitura duen estalkiak 3 alde irekiak ditu eta laugarrenak, iparralderuntz eta errepideruntz dagoenak, egurrezko babesa dauka. Honez gain, argiztapena ere badu estalki berriak eta haurrak errepidera ateratzea oztopatzeko egurrezko hesia jarri da. Lan hauek egiteko parkeko elementuak lekuz mugitu behar izan direnez, lurra ere berritzeko aprobetxatu da eta parkeko elementuen zati zaharkituak ere berritu dira.