Duela aste batzuk ikastaroak antolatzeko asmoa genuela adierazi eta zuen iritzia eskatu genizuen interesatzen zitzaizkizuen gaien inguruan. Jasotako iritziekin lanketa egin dugu eta honako ikastaro hauek aurrera atera dira:

  • YOGA: Otsailaren 3an hasiko dira klaseak eta asteazkenetan 18:30etatik 20:00etara izango dira udaletxeko ganbaran. Informazio gehiago nahi duenak edo izena eman nahi duenak 626 141 228 telefonora deitu dezake.

 

  • JOSTEN IKASTEKO IKASTAROA: Otsailaren 2an hasiko dira klaseak eta bi talde atera dira. Lehenengo taldea 15:00etatik 17:00etara izango da eta bigarrena 17:00etatik 19:00etara kultur etxeko balio anitzeko geletan. Informazio gehiago nahi duenak edo izena eman nahi duenak 676 259 540 telefonora deitu dezake.

 

  • ARGAZKIGINTZA IKASTAROA: Taldea osatu da baina ikastaro hau egiteko garai egokiagoa da udaberritik aurrera egunak luzeagoak direnean. Beraz, udaberrian egingo dugu deialdia ikastaro honetan apuntatu nahi dutenentzat.

 

  • LEHEN SOROSPENAK: Ekainean egingo da lehen sorospenetako ikastaroa. Honen deialdia ere aurrerago aterako dugu nahi duenak izena eman dezan.

 

  • INFORMATIKA IKASTAROA: Martxoko lehenengo hamabostaldian egingo da ikastaro hau. Interneten ibiltzeko oinarrizko ezagutzak landuko dira eta bi astez, egunero bi orduko saioak egingo dira.