AURREZ AURREKORAKO EGUTEGIA:

Kultur Etxeko Jubilatuen txokoan, goizeko 10etatik 12etara.

ABENDUAREN: 7, 9, 10 eta 11.

ABENDUAREN: 14, 15, 16, 17 eta 18.

  

TELEFONOZKO HARREMANA:

Ordu horietara egokitu ezin duenak, dei dezala telefono honetara:  6777746360

 

Gaiaren aurkezpen egunean aipatu eta etxeetara bidalitako informazio orrian esan bezala, gai interesgarria ari gara Amezketan aztertzen, historiatik denok baitugu zer ikasia. Baina, aspaldiko gaia denez, derrigorrezko izan zaigu udal-agiriak aztertzea (Amezketakoak, Aranzadikoak, Oñatikoak, Tolosakoak, Sabino Arana Fundaziokoak, J, M, Barandiaran Fundaziokoak, Elizakoak…). Izan ere, desgraziz, garai hartako amezketarrrak ez ditugu gure artean eta ezin ditugu haien testigantzak jaso.

 

Hala ere, egindako lanak egin arren, datu asko falta zaizkigu, argazki asko eta zeharkako testigantza eta kontu asko. Hori lortzeko ZUON GUZTION BEHARRA DUGU, herritarron beharra dugu. Eskaintzeko prest?

 

Hona interesgarri zaizkigun puntu batzuk:

-Zuen etxetik gerrara behartuta eramandako norbaiten  gertaeraren bat, argazki eta guzti.

-Herritarren bat soldadu jantzita, gerran.

-Hildakoren baten berri tristea eta argazkia.

– Zauritutako norbaitena eta argazkia.

-Jasotako zauriengatik diru ordaina jaso zuen edo ukatu zien norbaitena.

-Multak jasotakoak.

-Lurrak eta jabetzat desjabetatutakoen izenak, argazkiak.

– Lanpostua kendutakoak nazionalistak zirelako.

-Apaizen, alkatearen eta agintari politikoen ( Karlista, Falangista, Nazionalista) portaera jendearekiko.

-Nola afiliatu ziren amezketar asko falangera, nork animatuta eta zerk bultzata.

-Nork gidatzen zituen Amezketako karlistak, falangistak eta nazionalistak.

-Frankistek herri bat menderatzen zutenean, Amezketako kanpaiak jotzen ziren eta iluntzean  desfile edo Instrukzio Saioa egiten zen, “ itxurako armekin eta cuerpo a tierra esanez”. Hori nortzuek antolatzen zuten?

 

HORI GUZTIA ETA GEHIAGO JAKIN NAHI DUGU ETA GUK DENA JASOKO DUGU GOGO HANDIZ, ETA EKARRITAKO AGIRI GUZTIAK BERRIRO ITZULIKO ZAIZKIZUE ZINTZO-ZINTZO.