Aurreko asteetan amezketarrei informatu bezala, igande honetan, uztailak 2, Frantziako Tourra Amezketatik pasako da.

 

Ertzaintzaren komunikazioaren arabera, Goierri eta Tolosaldean etapak hartutako errepideak erabat itxiko dira 4 bat orduz, 11:00ak eta 17:00ak bitartean eta pertsona ugari har ditzaketen guneen sarbideak aurreko egunetan ixtea ere gerta litekeela. Amezketako udalerriari dagokionez, zehazki, eragin zehatzak eguerdiko 11:30 – 12:00 aldera hasiko da errepidearen itxierarekin, eta arratsaldeko 16:00 – 16:30 arte, gutxienez, ez da zabalduko. Horregatik, herritarrei eta enpresei eskatzen zaie behar besteko aurrerapenaz antola ditzatela egun horretan egingo dituzten joan-etorriak eta jarduerak. Gomendio orokor gisa, egun horretan garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.

 

Tourraren trafiko- eta segurtasun- dispositiboa Ertzaintzaren eskuetan egongo da erabat eta beraien eskuetan egongo da lasterketa pasatzen den errepidearen trafikoa, egon daitezkeen larrialdiak edota edozein gora behera bideratzea. Aste honetan zenbait herritarrek Udalera deitu dute egun horretako egoera pertsonal batzuk kudeatzeko baina kasu honetan Udalak ez dauka eskumenik egun horretan, trafikoari eta segurtasunari dagokienez.