Urtarrilak 31ean, arratsaldeko 18:00etan Pernando Amezketarra Kultur etxean, Treba Gurasoak ekimenaren eskutik, “Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak” hitzaldia eskainiko du Donna Apellanizek. Hitzaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen du Amezketako Udalak lagunduta. Datozen urteetan ere herri mailan horrelako hitzaldiak eskaintzeko, hitzaldi honetako parte-hartzea oso garrantzitsua izango da, beraz, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Bertan parte hartzeko izen eman 688711675 (gazteria)  telefonora deituz edo whatsapp bidez.