Amezketako udalak, bigarren urtez, hezkidetzarako esku-hartze integrala planteatu du Samurrak taldearen eskutik; sexu, genero eta kultur aniztasuna sustatzeko asmoz. Lanketa guztiona izango da, ikasle, irakasle eta herritarrena. 

Ohar honen bidez, Samurrak elkarteak herri mailan gai hauen inguruan ager daitezken gatazkak bideratzeko oinarriak garatu asmoz emango dituen hiru saioetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Saioak azaroaren 9, 16 eta 30ean Kultur etxean izango dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara

Zeri buruz arituko da?

Egunerokotasunetik sexu eta genero aniztasunaren ikuspegia gehitzea; familia leku ziur bat bihurtzea edozein identitate/ orientazio delarik ere eta gazteek sexualitate eta generoa begiztatzeko erabiltzen dituzten tresnen inguruan laguntza (interneta eta sare sozialak). 

Aukera eder hau aprobetxatuz bertan izango zaretelakoan agurtzen zaituztegu.