Amezketako Udalak, eskolarekin elkarlanean, hezkidetzarako esku-hartze integrala planteatu du Samurrak taldearen eskutik; sexu, genero eta kultur aniztasunarekiko dagoen ezagutza sustatzeko.

Ohar honen bidez, Amezketako herritar zareten heinean Samurrak elkarteak emango dituen hiru saioetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Saioak abenduak 1, 15 eta 22an izango dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara kultur etxeko areto nagusian.

Zer landuko da?

Oinarriz, gure seme-alaben sexualitate inguruko kasu praktikoak. Hau da, beste gurasoei benetan gertatu zaizkien egoerak, nola sexu identitate/orientazioarekin zalantzak, jazarpen kasu posibleak, biluztasunarekiko kuriositatea, hala janzkera espresioaren tirabirak, besteak beste.

Bertan izango zaretelakoan agurtzen gara.