Ohi bezala azken urteotan, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina bultzatzen du Amezketako Udalak, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin elkarlanean.

 

Internet bidez, telefonoz, aholkulariaren bitartez, aurten ere, Amezketako Udalak gure herritarrak errenta aitorpena euskeraz egiteko gonbitea egiten du. 2020ko kanpainan 483 amezketarrek egin zuten errenta aitorpena eta horietatik 264ek euskeraz egin zuten eta 219ek beste hizkuntza batean. Beraz, aurtengoan, ea amezketar gehiago animatzen diren euskeraz egitera urteroko betebehar hau Gipuzkoako Ogasunarekin.

 

Nola egin daiteke hautu edo aukeraketa errenta aitorpena euskeraz egiteko? Hona hemen zenbait urrats: nola egin hizkuntza hautua foru ogasunean

 

Ogasuneko web orrialdean informazio gehiago aurki daiteke: Errenta 2021