Honako mezu hau helarazi digu herritar batek, app bidez herritarren artean zabaltzeko:

SEI URTEKO HAUR BAT LARRIKI ZAURITUA AMEZKETAN AUTO BATEK KOLPATUA IZAN ONDOREN

Autoko gidaria atxilotua izan da herri barnean modu arriskutsuan gidatzeagatik

Gustatuko al litzaizuke honelako berri batekin esnatzea? Zortez, hau ez da gertatu, baina larunbat honetan pasa izan zitekeen eta, ez badugu zerbait egiten, berri hau egi bihur daiteke.

Amezketar askok nozitu behar izan ditugu azken aldian jokabide oso desegokiak pertsona arduragabe batzuen eskutik (abiadura onartezinak, motor-soinu jasangaitzak, herri sarrerako rotondan tronpoak, etab.). Larunbat honetan gertatutakoak aurreko guztiak gainditu ditu. Eta gehiagora doa…

Noiz arte egon behar dugu ezer egin gabe? Berri honek iragartzen duena behar al dugu zerbait egiteko? Badakizu beranduegi izango dela.

Oraintxe da momentua. Salatu ditzagun jokabide hauek guztiak. Esan diezaiegun, guztiok batera, ez ditugula onartzen horrelako jarrerak; ez dugula horrelako Amezketa bat nahi.

Herritar arduratu bat”