Amezketako Udalak herriko parkearen inguruko barandak berritu ditu, espazioaren segurtasuna hobetzeko helburuarekin.

Orain arte zeuden barandek barra horizontalak zituzten, eta horiek erraz eskalatzeko modukoak ziren, bereziki haurren kasuan. Hori dela eta, baranda berriak barra bertikalekin instalatu dira, erabilera seguruagoa bermatzeko eta parkera gerturatzen diren haur eta familien lasaitasuna handitzeko.

Lehen:

Orain: