Larunbat honetan, azaroak 21, Amezketako gaztelekuak kamisetak margotzeko tailerra antolatu du herriko haurrentzat Larrunarri frontoian. Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara izango da eta aforo mugatua izango du. Beraz, parte hartzeko beharrezkoa izango da 688 71 16 75 telefonoan izena ematea azaroaren 18ko 19:00ak arte.

Parte hartzaile bakoitzarentzat margotzeko kamiseta gaztelekuak jarriko du, baina beharrezkoa izango da haurrak arropa zaharrekin etortzea, zikindu egingo direlako.