Aurreko ostiralean jokatu ziren Oñatin joaneko partidak eta Amezketak 1-2 irabazi zuen oñatiarren aurka. Gaur, itzuliko partidak jokatuko dira Amezketan eta partida hauetan gertatzen denaren arabera, Amezketako ordezkaritzak aurrera jarraituko du edo kanpoan geratuko da. Partida garrantzitsuak ditugu beraz gaur 19:30etan eta gonbidatzen zaituztegu gure herritarrak animatzera gerturatzera.

Kadete mailan: Oihan Fresneda eta Ametz Gorostidi.

Jubenil mailan: Beñat Gorostidi eta Ugaitz Mujika.

Nagusien mailan: Eneko Gorostidi eta Ibai Beloki.