Asteburu honetan hasiko den herri arteko pilota txapelketan (interpueblos gisa ezagunagoa) Amezketak bere ordezkaritza izango du. Bidania izango du lehenengo aurkari Amezketak, eta Bidanian bertan jokatuko dira partidak igande honetan. Hurrengo asteburuan berriz Amezketan izango dira itzuliko partidak, nahiz eta publikorik ezingo den egon pandemia egoera dela eta. Hauek izango dira Amezketako ordezkariak:

KADETEAK: Beñat Gorostidi/Ander Balerdi (Ander Ruiz ordezkoa)

JUBENILAK: Eneko Gorostidi/Ugaitz Mujika

NAGUSIAK: Aitor Galarza/Ibai Beloki

Aupa Amezketa! Zorterik onena Amezketako partaideei!